Ezer esan aurretik, aipatzekoa dugu oinarrizkoa iruditzen zaigula hezkuntzak, hain zuzen ere unibertsitateak, teknologia berrietan gehiago inbertitu behar duela, hemendik ateratzen baitira etorkizuneko irakasleak. Horrela, etorkizunari begira, umeak txikitatik teknologiarekin harremanetan jarri behar ditugula uste dugu, teknologia berriaren ezagutzak eduki ditzaten.
Ikastetxeetan, teknologia heziketa lanak egin behar dira eta horretarako, hiru esparru jorratzea ezinbestekoa da. Lehenik, haurrei zein irakasleei baliabideak irakatsi, bigarrenik, teknologia berriak klaseetara txertatu, irakasgaia eta teknologia bat datozelarik eta azkenik, irakasleak prestakuntza on bat edukitzea haurrei teknologia berrien alde onak eta txarrak erakusteko, dituen arriskuak azalduz.
Hau guztia esan ostean argi eta garbi uzten dugu irakasle batek teknologiaren inguruan oinarrizko prestakuntza eta erremintak eduki behar dituela. Hau da, programa informatikoak erabiltzen jakin, teknologia eguneratua egon eta interneteko arriskuen gaineko jakintza bat edukitzea. Arriskua egotekotan, hau nola konpondu jakin behar du ikasleak nolabait babestuak egon daitezen sare informatikoaren barruan daudenean.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
KAIXO!!! Hemen gure praktika ona zehatz-mehatz azaltzen dizuegu, asko gustatzea espero dugu! CLASSCRAFT-eko praktika ona
-
Hemen utziko dizuet nire PLE-aren analisia: BARNE FAKTOREAK AHULEZIAK -Gauza berrien aurrean ikasteko zailtasunak ditut. ...
-
NIRE PLEAREN ANALISIA Orain dela egun pare batzuk, bakoitzak haren PLE- a sortu zuen gehien erabiltzen dituen erremintak eta aplkikaz...
-
NIRE PLEAREN ANALISIA (AMIA/ DAFO) Haisera batean PLEa bat egin genuen, bakoitzak erabiltzen ditugun erramientak ipiniz. PLEa egin oste...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina