2017(e)ko urriaren 3(a), asteartea

PLEAREN DAFO ANALISIA

NIRE PLEAREN ANALISIA


Orain dela egun pare batzuk, bakoitzak haren PLE- a sortu zuen gehien erabiltzen dituen erremintak eta aplkikazioak ezarriz. Behin PLE- a sortuta izanda, PLE –ariburzko  dafo analisi bate gin dut eta zeinbait ondorio atera ditut.







                      AHULEZIAK

Badaude programa batzuekin zailtasunak ditudala, hau da ez naizela hain trebea eta horrek pazientzia galtzaraztea eragiten dit. Batez ere programa berriekin (oraindik nola erabiltzen diren ez dakidalako), bideoak editatzeko programekin eta deskargatzeko programekin.

Askotan, mugikorrean niretzat ezezagun diren  zenbait karpeta ditut eta ez dakit zer edo zertarako balio diren.

Bestalde batzuetan ordenagailuak birusak dituenean ez dakit nola konpondu dezakedan eta beti laguntza eskatu behar dut.


                     INDARGUNEAK

Normalean ondo moldatzen naizen erremintak erabiltzen ditut. Hau da niretzat zailtasunak aurkezten ez dituzten programak erabiltzen ditut eta erreminta hauekin gauza berriak ikasten ditut.

Sare sozialak erabiltzeko garaian nahiko trebea naiz, oso ondo moldatzen naizelako.

Musika deskargatzeko eta antolatzeko programekin ere nahiko trebea naiz.

Argazkiak ateratzea eta ondoren editatzea gustukoa dudan jokabide bat da.


                      MEHATXUAK

Etorkizunari begira, nire ahuleziak zeintzuk diren behin aztertuz, zenbait arazo izan ditzakedala konturatu naiz.

Bideoak editatzeko programak erabiltzen jakin gabe jarraitzen badut, ez naiz kapaza izango eskolan bideo bat editatzeko eta prestatzeko.

Mugikorreko karpetak zer diren edo ze nolako edukiak dituen aztertzen ez baditut, mugikorreko memoria beteta izango dut, beraz, ezin izango dut beste programa edota eduki berri batzuk mugikorrean sartu.





               AUKERAK

Etorkizunari begira, nire indarguneak zeintzuk diren behin aztertuz, irakasle moduan, onura handiak izango ditudala konturatu naiz.

Teknologia berriak erabiltzeko, aplikazio berriak eta gauzak antolatzeko lagungarria izango delako.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

KAIXO!!! Hemen gure praktika ona zehatz-mehatz azaltzen dizuegu, asko gustatzea espero dugu! CLASSCRAFT-eko praktika ona