2017(e)ko irailaren 26(a), asteartea

NIRE AURKEZPENA

Kaixo! Altzan bizi naiz, magisteritza ikasten ari naiz, eta nire denbora librean gymnasioara joatea eta lagun eta familiarekin egotea gustoko dut. 






NIRE AURKEZPENA

Kaixo, Saioa naiz eta 20 urte ditut. Nahiz eta Bilbotarra izan, Donostiko unibertsitatean majisteritza ikasten ari naiz. Nire denbora librean lagunekin egotea, gimnasiora joatea edota txakurrarekin denbora pasatzea gustokoa dut.




GURE HERRIKO ERAIKUNTZA LILURAGARRIAK

Kaixo!! Donostia zer zoragarria den ikusteko lekurik hoberena Igeldo mendia da! Atzo joan nintzen eta begiratu zer argazkia atera nuen!

GURE HERRIKO ERAIKUNTZA LILURAGARRIAK

Kaixo! Hemen dago nire auzoan aukeratu dudan tokiaren argazkia.

GURE HIRIKO ERAIKUNTZA LILURAGARRIAK

Kaixo, bertan uzten dizuet Bilbo hiruko argazkia, non zenbait leku garrantzitsu antzeman daitezke.

GURE HERRIKO ERAIKUNTZA LILURAGARRIAK

Kaixo, hemen uzten dizuet, Andoaineko San Martin de Tourseko parrokia.


GURE HERRIKO ERAIKUNTZA LILURAGARRIAK

Kaixo,  herriko erainkuntza zaharrenetariko baten argazkia atera ostean, hemen uzten dizuet, Errenteriako Jasakunde Andra Mariaren Parrokia.


2017(e)ko irailaren 22(a), ostirala

OUR FIRST PREZI

Hona hemen lehenengo galderaren inguruko gelan denok artean egindako PREZIa.

GURE PREZIA

NIRE AURKEZPENA

Kaixo!! Ane naiz eta 19 urteko donostiarra, majisteritza ikasten ari naiz eta nire denbora librean sakibaloian aritzeza gustatzen zait. Nire ametsa Patagoniara joatea da!!😍😍





NIRE AURKEZPENA

Kaixo Maider naiz, Errenteriarra, 20 urte ditut eta majisteritza ikasketak gauzatzen ari naiz Donostiako fakultatean. Denbora librea dudanean lagunekin egotea  gustatzen zait. Familiarekin denbora pasatzea eta haiekin txango ezberdinak antolatzea ere asko gustatzen zaidan zerbait da. 💁

NIRE AURKEZPENA

Kaixo, Yanire naiz eta Andoainen bizi naiz. Majisteritza ikasten ari naiz eta nire denbora librean, klase partikularrak ematen ditut eta nire lagunekin egotea asko gustatzen zait. 🙈

2017(e)ko irailaren 15(a), ostirala

IRAKASLE BATEN PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIKOAK

Ezer esan aurretik, aipatzekoa dugu oinarrizkoa iruditzen zaigula hezkuntzak, hain zuzen ere unibertsitateak, teknologia berrietan gehiago inbertitu behar duela, hemendik ateratzen baitira etorkizuneko irakasleak. Horrela, etorkizunari begira, umeak txikitatik teknologiarekin harremanetan jarri behar ditugula uste dugu, teknologia berriaren ezagutzak eduki ditzaten.

Ikastetxeetan, teknologia heziketa lanak egin behar dira eta horretarako, hiru esparru jorratzea ezinbestekoa da. Lehenik, haurrei zein irakasleei baliabideak irakatsi, bigarrenik, teknologia berriak klaseetara txertatu, irakasgaia eta teknologia bat datozelarik eta azkenik, irakasleak prestakuntza on bat edukitzea haurrei teknologia berrien alde onak eta txarrak erakusteko, dituen arriskuak azalduz.

Hau guztia esan ostean argi eta garbi uzten dugu irakasle batek teknologiaren inguruan oinarrizko prestakuntza eta erremintak eduki behar dituela. Hau da, programa informatikoak erabiltzen jakin, teknologia eguneratua egon eta interneteko arriskuen gaineko jakintza bat edukitzea. Arriskua egotekotan, hau nola konpondu jakin behar du ikasleak nolabait babestuak egon daitezen sare informatikoaren barruan daudenean.

KAIXO!!! Hemen gure praktika ona zehatz-mehatz azaltzen dizuegu, asko gustatzea espero dugu! CLASSCRAFT-eko praktika ona