“Zer prestakuntza teknologiko behar du irakasleak?”
Taldeko partaide guztiak,
egun hauetan zehar hainbat informazio bilatzen egon gara ondorengo galderari
erantzuteko : Zer prestakuntza teknologiko behar du irakasleak?
Galdera honi ondo
erantzuteko, informazio-iturri desberdinak erabiltzeaz gain, klasean bertan
emandako edukiengatik bideratu gara. Gainera arbel digitalean hitz gako batzuk
ezarri genituen guztion artean, eta horrek ere lagungarria izan da galderari
ondo erantzuteko.
Esan beharra dago, irakasleek
haien lanbideari buruzko prestakuntza egoki eta osatu bat eduki ahal izateko,
materia pedagogikoa eta teknologiaren erabilerari dagokion oinarrizko prestakuntza
bat izan behar duela.
Hori dela eta, eskoletan,
irakaskuntza prozesua (bai irakasle, zein ikasleen ikaskuntza prozesua) aurrera
eraman ahal izateko, tresna teknologiko ezberdinak erabiltzen dira. Tresna
horiek ezinbestekoak edo oinarrizkoak dira gure hezkuntzarako eta bi tresna
mota bereiz ditzakegu : Software eta Hardware.
Hardwere , ordenagailuaren kanpoko periferioei
deritzogu. Hau da, ordenagailua berez erabiltzen jakitea, proiektorea eta
imprimagailua erabiltzen jakitea, argazki kamara, mikrofonoa… Eta Software, batez ere programak dira
(segurtasuna edukitzeko programa, antibirusak, hiritartasun
digitala, Informatika ofimatikako programak, kalkulu programak, musika programak,
irudi programak…). Hau da ,hardwarea abiarazteko baliagarriak diren programak.
Programa horiek, edukiak sortzeko, bilatzeko, kudeatzeko eta elkarbanatzeko erabiltzen dira.
Horregatik, garrantzitsua
da irakasleek, zein programa fidagarria den edo arriskutsua den bereiztea, geroxeago
ikasleei informazio egokia transmititzeko. (Badaudelako orrialde askok
arriskutsuak edo fidagarriak ez direnak). Gainera, orrialde askotan edonork
idatzi dezake edota informazioa manipulatu edo asmatu ditzake.
Orrialde askok, batzuetan,
erregistratzeko eskatzen dute eta horretarako gure datu pertsonalak sartu behar
dira. Honekin ere arriskuak egon daitezela azpimarratu behar da. Baina hori ez
da guztia. Askotan,interneteko edozein orrialde edo webgunean sartzen gara eta
dokumentuak deskargatzen ditugu. Interneten segurtasun gabe ibiltzeak
(hiritartasun digitala) ere arrisku batzuk ekar ditzake hala nola, birusak. Hau
horrela ez izateko edo nolabait birusak ez izateko, komenigarria da , erabiliko
ditugun hardwarari ``antibirus programak´´ jartzea.
Azkenik, arazo teknikoei
dagokienez, irakasleak gai izan behar da sortzen diren arazoak ebazteko.
Horretarako, arazoak antzematen eta konponbidea bilatzen jakin behar du. IIkasgelan
edozer gauza gerta daiteke, ordenagailuaren arratoia ez funtzionatzea, internet
ez joatea … Beraz, irakasleak gai izan behar da arazo guztiei irtenbideak
aurkitzeko edota beste aukera batzuk prestatuta izateko.
Laburbilduz, irakasleak jakin behar du zeintzuk
diren konpetentzia digitalaren dimentsio guztiak eta aldi berean ondo menperatu
behar ditu. (informazioaren kudeaketa, konpetentzia digitala (Webcam
bideo konferentziak …) ,Komunikatzen jakitea ,arazoak ebazteko
programak …)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina