Komiki bat egitea argazki pertsonalekin
Ekintza hau aurrera ateratzeak nahiko prestakuntza dakar, beraz, irakasleak IKTen erabilpen egokia egiteko, aurretik zer programa erabiliko diren eta nola egingo den jakin beharko du. Horretarako, komiki baten proba aurretik egitea ideia ona izango litzateke.
Ekintza honen bidez, ikasleek istorio bat asmatu beharko dute eta horren gidoia prestatu. Orduan, idazkera ere lantzeko ekintza aproposa da, eta ekintza hau ingelesez egitea pentsatu da gramatika eta hiztegia lantzeko. Istorioa zein izango den jakindakoan, argazkiak atera beharko dituzte taldean eta horretarako modu kooperatiboan aritu beharko dira. Programa ezberdinak erabili beharko dituzte eta horretarako, egokiena Pixton izan daiteke, hor binetak eta idazteko zailtasun gutxi izango dituztelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina