ZER
PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIKO IZAN BEHAR DITU IRAKASLE BATEK?
Kurtsoa
hasi genuenetik, irakasleak izan behar dituen prestakuntza
teknologikoen inguruan jarduten eta eztabaidatzen aritu gara. Galdera
honi erantzuteko, klaseetan hainbat ariketa eta textu egin ditugu,
guztion artean hausnarketa egiteko helburuarekin. Horretarako,
irakasleak hainbat eduki eman zizkigun gai honen inguruan jarduteko.
Bestalde, azkeneko klasean, arbelean, ikaskide baten laguntzarekin,
arbel digitalean gurentzat lagungarriak izango ziren hitz gako batzuk
ezarre genituen guztion artean.
Hasteko,
aipatzeko da, irakasle baten prestakuntza erdi osatua dagoela. Guar
egun, irakasle bat guztiz prestatua egon ahal izateko, gai pegadogiko
eta teknologiaren erabileraren inguruko ezagutza minimo batzuk izan
behar ditu. Azken finean, irakasle batek jakin behar duelako
teknologia apartuak irakasten ari dien materiarekin erlazionatuz,
klaseetan ezartzen. Sofware eta Hadware modu zehar edota zuzen batean
erabiltzeko gai izan behar du, tresna teknologiko hauek,
ezinbestekoak edo oinarrizkoak direlako gaur egungu hezkuntzan.
Softwareari
buruz hitz egiten dugunean, ezinbestekoa da aipatzea, ordenagailuaren
atal logikoa dela esatea. Hots, hardwarea abiarazteko balio duen
programa eta agindu sorta da. Hemen barruan beraz programak egongo
litzatezke ( segurtasuna edukitzeko programa, antibirusak,
hiritartasun digitala, irudi programak, musika programak..). Programa
hauek, edukiak sortzeko, bilatzeko, kudeatzeko, elkarbanatzeko eta
konpartitzeko erabiltzen dira.
Hadwerea
ordea, ordenagailu baten zati fisiko eta ukigarriei dagokie, bere
osagai elektriko, elektroniko, elektromekanikoa eta mekanikoak
dituelarik. Softwarearen kontrakoa, lehen aipatu bezala, honek osagai
ukiezinei egiten baitie erreferentzia.Harware batek elementu fisiko
(ukitu egin daitezkeenak) guztiei egiten die erreferentzia,
ordenagailu pertsonal baten kasuan honako hauek izango lirateke:
Disko unitatea, monitorea, teklatua, plaka base edo txartel nagusia,
mikroprozesadorea, kabinetea, memoriak, e.a
Bestaldetik,
softwarea elementu ukiezina da, informazio, ideia, kontzeptu, sinbolo
bezala existitzen dena; ordenagailu baten “zati inmateriala” dela
esan daiteke. Liburu batekiko metafora bat egiten badugu, tapak,
orrialdeak eta tinta hardwareari dagozkie, hitzen, esaldien eta
paragrafoen eduki edo informazioa softwareari legozkieke.
Hau
guztia esan ostean, ikusi dezakegu zein garrantzitsu den irakasle
batek oinarri teknologikoak edukitzea. Klase bat ematerako orduan,
umeak ondo orientatzeko eta egoki adierazteko zeintsuk diren
horrialde fidagarriak eta zeintsuk ez. Bestalde, bere irakasgaia
ematerako orduan, oinarri teknologikoa edukiz gero, proiektorearen,
power ponitaren edota beste programa sorta
askoren laguntzarekin irakatzi ahal izango du bere irakasgaia,
haurrentzat materia erakargarriagoa bihurtuz.
Bestalde,
gaur egun gero eta ohikoagoa da, gelako ordenadorea matxuratzea edota
behar bezain ondo ez funtzionatzea. Kasu hauetan, irakasleak gai izan
behar du sortzen diren arazaoak ebazteko, klasea bertan behera
gelditu ez dadin.
Konklusio
moduan, irakasleak jakin behar du zeintsuk diren konpetentzia
digitalaren dimentsio guztiak eta alde berean ondo menperatu behar
ditu atal guztiak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina