2017(e)ko urriaren 21(a), larunbata

ZER PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIKOA IZAN BEHAR DU IRAKASLE BATEK?


Kurtso hasieran ez nekien ia ezer IKTei eta horiek duten garrantziari buruz. Baina kurtsoa pasa ahala konturatu naiz irakasleak izan behar dituen ezagutzak barneratzen joan naizela eta irakasle bate kondo menperatu behar dituela IKTak umeen hezkuntza-prozesuan laguntzaile eta erraztatzaile izateko. Errazteko, irakasleak ariketa ezberdinak, testuak erakutsi, aurkezpenak… kontuan hartu behar ditu. Gaur egun, teknologiaren aroan egon arren, XXI. mendean badaude zenbait irakasle ez dutenak prestakuntza beharrezkoa edo ez dutenak nahi teknologiarekin zerikusia duen ezer ikasi. Aurreko egunean irakasle batek izan behar duen prestakuntza eta zein den garrantzi handiena duena eztabaidatu genuen.

Irakasleek konpetentzia teknologikoa izan behar dute, lehen aipatu dugun bezala, baina ez baldin badute, ikasleen garapena eta ikaskuntza oztopatzen du. Irakasleak ezagutzak izan behar ditu baina horrekin batera pedagogia eta teknologia eskutik doaz, beraz hiruen artean oreka egon behar da.

IKTaren oinarriak Hardware eta Software dira, eta irakasleak bi oinarri hauek oso argi izan behar ditu. Lehena, ordenagailu baten objektu fisikoak osatzen dute; hala nola, sagua, bozeragailuak, teklatua… Bestetik, bigarrena, ordenagailu baten zati ukiezinak dira hodeian egon daitekeenak. Adibide gisa: Googleleko programak ditu.

Irakasle hitza esaten duen bezala irakasleak irakatsi egiten du beraz, teknologia tresna bat izan beharko luke ikasleen ikaskuntza errazteko. Teknologia garrantzi handia izan arren, une honetan, dozenteak oztopoak eta arriskuak jakin eta ikasleei erakutsi behar dizkie. IKTa zertarako balio du:
  • Osasunaren/Ingurumenaren babesa: haurren osasuna eta ingurumenaren babesa oso garrantzitsua da. Horregatik, ikasleei erakutsi behar diegu ingurumena zaindu behar dugula eta norberaren osasuna babestu behar dugula.
  • Arazoak detektatzea eta konpontzea: IKTen inguruan egunero arazo ezberdinak aurki ditzakegu eta haiei aurre egiten ikasi behar dugu. Gainera, umeen aurrean urduritasuna erakusten badugu arazo baten aurrean haiek berdina sentituko dute beraz edozein arazo edo oztoporen aurrean lasaitasuna erakutsi behar dugu.
  • IKT, komunikazio tresna: irakasleen tresna nagusiena hizkuntza eta lenguaia dira. Baina teknologia oso lagungarria izan daiteke irakasleen arteko harremana sendoa izateko edo gurasoekiko harremana izateko eta ikasleei edozein uneetan mezuren bat konpartitzeko.
·         Informazioaren kudeaketa: Irakasleak erakutsi behar die ikasleei nola kudeatu Internetan dagoen informazio guztia. Interneta edozein erabili dezake beraz hainbat gezur daude sarean. Horregatik, ikasleei erakutsi behar diego zein iturri fidagarriak izan daitezke eta zeintzuk ez. Fidagarriak Google Academico eta DIALNET dira, besteak beste. Informazio guztia hori kudeatu eta antolatzeko hainabta programa erabil dezakegu edukiak sortzeko:
      • Kalkuluko programak: kalkulu orriak edo bestelako eragiketak (batuketak, kenketak, biderketak…) egiteko eta informazioa taula moduan antolatzeko balio duten programak. Ezagunetarikoena Excel izan daiteke..
      • Aurkezpen programak: :  informazio jaso eta modu ezberdinetan aurkezteko ere programa ezberdinak erabili dugula ikasi dugu irakasle bezala erabili ahal izateko. Adibidez: Prezzi, Pontow eta Power Point.
      • Irudi programak: hainbat programa daude irudiak sortu, editatu, partekatu… egiteko. Hala nola, Paint eta Pixlr. 
    • PLE o AMIA:  erabiltzen ditugun aplikazioak elkartuz baliabide biltegia sortzen da. PLEa enpresa askok erabiltzen duten metodo bat da, horren ondoren, analisia egiten da izandako ahuleziak, indarguneak, mehatxuak eta aukerak aztertuz. Honi esker hausnarketa kritikoa egin dezakegu. Programa ezberdinak ditugu AMIA egiteko: Genialy, Coogle, Symbaloo…
Programa guzti hauek ofimatika programen barruan daude; hau da, programa bilketa dira eta gaur egun nagusienak Google eta Microsft direla esan dezaket.
  • Segurtasuna: Interneta oso garrantzitsua eta baliagarria da baina arriskutsua ere bada, beraz, dozenteak aurretik aipatutako programak nola erabili behar diren jakin behar du ikasleei erakusteko haien erabilpena. Bestela, identitatea, datu pertsonalak… edozeinen agerian geldituko daiteke.
Aipatutako guztiarekin batera, administrazio lanak egiteko oso baliagarria da. Irakasleak notak  beste irakasleekin partekatzeko eta batez bestekoak edo beste gauzak egiteko programa ugari daude esan beharra dago.


Honekin guztiarekin, ¿Zer prestakuntza teknologikoa izan behar du irakasle batek? Galderaren erantzun aurkitu dudala ustez dut. Eta honela irakasleen prestakuntza hona izango balitz umeak konpententzia digitala ondo garatzea lortuko lukete eta hiritartasun digitala lortuko litzateke.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

KAIXO!!! Hemen gure praktika ona zehatz-mehatz azaltzen dizuegu, asko gustatzea espero dugu! CLASSCRAFT-eko praktika ona