2017(e)ko urriaren 13(a), ostirala

MUSIKA IRAKASGAIKO JARDUERA


Musika irakasgaian, alfabetizazioa irakastea bai Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan jarduera didaktiko konplexu bat da. Musika irakasgaia irakasteko haurrak idazten eta irakurtzen nola ikasten duten jakin behar dugu.

ESKEMA

MUSIKA ERATZEN:

  1. Irakurketa aurreko jarduerak:

    • Libreki inprobisatu.
    • Erreproduzitu, erritmo eta patroi tonala.
    • Erantzun tonal edo erritmiko bat inprobisatzea.
    • Melodia ezagunak burutzea.
    • Aldaketa erritmiko edota melodikoak inprobisatzea.
    • Patroi melodikoak burutzea tonu aldaeretan.
    • Melodia original bat inprobisatu gehigarri batentzako.
    • Bakar bat (un solo) transkibatzea.
    • Talde batean inprobisatzea.
    • Akonpainamendu bat inprobisatzea.


  1. Konposiziozko jarduerak
    • Buclesen oinarritutako konposizioak sortzea.
    • Ostinato bat sortzea.
    • Ohikoak ez diren soinuak sortzea, musika berria sortzeko.
    • Alternatibazko notazio bat sortzea edo erabiltzea.
    • Esaldi bat konposatzea. ``Erantzun´´(kontzekuentea) esaldi ``Galdera´´(aurrekari).
    • Hainbat doinu konposatzea.
    • Konposatzea, errepikamena eta kontrastea erabiliz.
    • Nahasketa berri bat sortzea (Remix).
    • Musika konpontzea.
    • Laguntza bat konposatzea.
    • Konposozio bat sortzea.
    • Musika banda bat prestatu.

  1. Abestiak lantzeko ariketak
    • Konpas berdinarekin behin eta berriro abestea.
    • Jarrera, laguntza, arnasketa eta ahoskera aproposekin abestea.
    • Indibidualki abestea.
    • Kolektiboki abesti bat abestea.
    • Teknika aldetik, zehazki abestu.
    • Abesti bat hartu eta abesti berdinarekin, beste abesti berri bat sortu.
    • Ahozko klaseetan parte hartu gehiago ikasteko.


  1. Instrumentuak burutzeko ekintza mota:

    • Konpas konstantea jotzea.
    • Jarrera eta trebetasun tekniko (motriza) egokiarekin jotzea.
    • Modu indibidualean jotzea.
    • Multzo musikalean jotzea.
    • Zehaztasun teknikoarekin jotzea.
    • Adierazkortasunez jotzea.
    • Modelo instrumentalak entzutea/begiratzea.
    • Joaldiaren bitartean zuzendariaren keinuei erantzutea.
    • Abesti baten bertsio berria ekoiztea.
    • Klinika instrumentala eta aditu klaseetan parte hartzea.

  1. Musika burutzen:
    • Musika eratu silaba erritmikoak abestuz eta patroi erritmiko ezberdinekin abestea.
    • Solfeo silabekin abestu, patroi tonal ezberdinekin.
    • Sinbolo musikalak identifikatu eta interpretatu.
    • Notazio estandarra irakurri abestean edo ikutzean.
    • Irakurri zehaztasunarekin lehen begiratuan.
    • Patroiak entzunez identifikatu.
    • Notazio musikalean transkribatu.

MUSIKARI ERANTZUNA EMATEN:

  1. Entzuteko eta dezkribatzeko ariketak
    • Behin eta berriro entzun.
    • Adibideak entzun.
    • Entzun gidatu bat egin.
    • Musika entzun, deskribatu eta komentatu.
    • Entzun eta hausnartu.

  1. Analisi musikalaren jarduerak
    • Mugitzea Musikari erantzuna emateko.
    • Musikaren osagaiak izendatzea eta Identifikatzea.
    • Musikaren osagaiak deskribatzea eta komentatzea.
    • Analisi edo azterketa bat hedatzea.
    • Interpretazio bat hedatzea.

  1. Musikari erantzuten
    • Ebaluatzeko irizpideak sortu, interpretazioa, inprobizazio, konposizioa eta soluzio musikala ebazteko.
    • Interpretazio bat, inprobizazio bat edota soluzio musikal bat kritikatu
    • Ideia sorta eman, interpretazioa, inprobizazioa, konposizioa edota soluzio musikala obetzearren.
    • Portafolio musikal bat sortu

  1. Musika beste arte mota batzuekin, bai diziplinatuak zein artistikak ez direnarekin lotzeko ariketak.
    • Musika beste arte mota batzuekin dituen ezaugarriak eta berdintasunak aztertu.
    • Musika egunerokotasunean eta gizartean duen garrantzia deskribatu eta azaldu.
    • Azaldu zergatik den musika garrantzitsua bakoitzaren arlo pertsonalean

  1. Musika, historia eta kulturak haien artean duten erlazioa aztertzen duten ariketak.
    • Musika munduan zein modu ezberdinetan azaldu eta deskribatu.
    • Historian zehar egon diren musikari ezberdinen ibilbidea azaldu.
    • Historian zehar musikak jasan dituen aldaketak azaldu eta arlo politikoa eta kulturala musikan izan duten inpaktua azaldu.


JARDUERA:

Ez dugu ikusten Web 2.0 tresna hau ezinbestekotzat hezkuntzan txertatzea. Hala ere, musika arloan, haurren motibazioa sustatzeko erabili daiteke. Xirularen adibidea ipiniko dugu. Kasu honetan, lagungarria izan daiteke eurentzat. Izan ere, gaur egun eskoletan urteak (Lehen Hezkuntza, 2 eta 3 zikloak) ematen dituzte txirula jotzen. Hasierako urteetan haurrek gogotsu hartzen dute esperientzia hori, baina, iruditzen zaigu kurtsotik kurtsora are desatseginagoa egiten zaiela txirula jotzea. Aitzitik, Web 2.0 programa honekin uztartuz gero, haurren motibazioa piztu genezake. Izan ere, ikasleek egindako lanketaren bitartez, hau da, akordeak hartu eta JamStudio orrialdez baliaturik, melodia egin dezakete, ondoren txirularekin batera oinarri gisa erabiliko dutenak. Modu horretara, txirula jotzen jarrai dezaten bultzatu ditzakegu ikasleak.


Talde dinamika batean aritzeko ikusten dugu programa hau, elkarlanean, alegia. Irakaslea, talde dinamika horretan ere hartuko du parte. Batzuetan gidaritza lana baino ez du egingo, 5 eta 6.mailan esaterako. Izan ere, lehen esan bezala, adin horretan haurrek ordenagailua aparteko arazorik gabe erabiltzen dute, eta ez lukete irakaslearen laguntza handirik beharko. Musika gelan ordenagailu bat edo bi egotearekin nahikoa litzateke. Izan ere, talde dinamika gisa antolatzen badugu, ikasle batzuek txirula jotzen duten bitartean, besteak ordenagailuan egongo dira abestia editatzen.

Bestetik, irudimenari uzten dio lekua web 2.0 tresna honek. Izan ere, JamStudio orrialde honetan ikasleak berak sor dezake abestiren bat. Abesti bat editatzeak, beste hainbat ekintza egitea dakartza. Hasterako, haur horiek abestiaren letra egin beharko dute, irakasleak gaia zehaztu dezake bai edo ez. Sorturiko kantuak aman komunean eta prozesuaz hitz egin dezakete: bakoitzak idatziriko letra, zeini eskainita dagoen, zein balorazio egiten duten, etab.  

Jarduera hau, Irakurketa aurreko jarduerarekin lotuta dago eta honen barruan, honako hau lantzen da:
  • Melodia ezagunak burutzea.
  • Talde batean inprobisatzea.

Konposizio jardueraren barruan, honako hauek:
  • Hainbat doinu konposatzea.
  • Konposatzea, errepikamena eta kontrastea erabiliz.
  • Nahasketa berri bat sortzea (Remix).
  • Musika konpontzea.
  • Laguntza bat konposatzea.
  • Konposozio bat sortzea.
  • Musika banda bat prestatu.

Instrumentuak burutzeko ekintza mota:

  • Konpas konstantea jotzea.
  • Jarrera eta trebetasun tekniko (motriza) egokiarekin jotzea.
  • Modu indibidualean jotzea.
  • Multzo musikalean jotzea.
  • Zehaztasun teknikoarekin jotzea.
  • Adierazkortasunez jotzea.
  • Modelo instrumentalak entzutea/begiratzea.
  • Joaldiaren bitartean zuzendariaren keinuei erantzutea.
  • Abesti baten bertsio berria ekoiztea.
  • Klinika instrumentala eta aditu klaseetan parte hartzea.

Musika burutzen:
  • Sinbolo musikalak identifikatu eta interpretatu.
  • Notazio estandarra irakurri abestean edo ikutzean.
  • Irakurri zehaztasunarekin lehen begiratuan.

Musikari erantzuten:
  • Ebaluatzeko irizpideak sortu, interpretazioa, inprobizazio, konposizioa eta soluzio musikala ebazteko.
  • Interpretazio bat, inprobizazio bat edota soluzio musikal bat kritikatu
  • Ideia sorta eman, interpretazioa, inprobizazioa, konposizioa edota soluzio musikala obetzearren.
  • Portafolio musikal bat sortu

Beharrezko teknologia tresnak:
  • Ordenagailua
  • Proiektorea
  • Bozeragailuak
  • JamStudio programaren inguruko ezagutza


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

KAIXO!!! Hemen gure praktika ona zehatz-mehatz azaltzen dizuegu, asko gustatzea espero dugu! CLASSCRAFT-eko praktika ona