WEB 2.0
Zer da?
Hainbat zerbitzu ezberdinen multzoa da, online edo interneten dagoena. Beraz, edukiak publikatzeko plataformaz osatuta dago, hala nola, sare sozialak, wikiak, bloggak eta YouTuben antzeko plataformak, non, argazkiak, bideoak eta audioak partekatu daitezke.
Orokorrean honako ezaugarri hauek ditu:
- Webguneak ez du gune itxi baten jarrera izan behar: Informazioa gehitu edo kentzeko erraza izan behar da.
- Erabiltzaileek beraien informazioa kudeatzeko gaitasuna izan beharko lukete.
- Soilik Webean oinarriturik: Arrakasta gehien duten Web 2.0 guneak bere osotasunean nabigatzaile batetik kudeatzeko aukera izan behar dute.
- Informaziorako, Komunikaziorako eta Ikaskuntzarako baliabideak:
- Teknologia: Dinamikoa, Arina eta Erabiltzeko erraza
- Plataforma: Informazioa gehitzeko aukera, software zerbitzu erraza, arina eta inteligentzia kolektiboa
- Erabiltzailea: Protagonista, Parte hartzailea, Aktiboa eta Kolaboratzailea
- Erabilera: Azkarragoa eta Errazagoa
- Plataforma bat da. Online erabiltzeko zerbitzu errazak eskaitzen ditu, instalazioak alde batera utziz.
- Funtzionaltasun hutsa. Informazioaren eta zerbitzuen trasmisioan lagundu.
- Sinplea da. Online zerbitzuetako sarbidea eta erabilera errazten du.
- Arina da. Erabilterrazak diren interfazeen bitartez, informazio eta zerbitzuen partekatze intuitiboa.
- Soziala da. Sarean egindako sozializazioaren bitartez, online mundua pixkanak populatzen doa.
- Etengabeko jarioa da. Erabiltzaileek sarearen garapenaren parte dira, sarea etengabe aldatuz eta erraberrituz.
- Flexiblea da. Gaur egungo software-a eduki digitalen eskuragarritasuna handitzen du.
- Mash-up. Aplikazio desberdinen erabileraren bitartez aplikazio berriak sortu.
- Partehartzailea da. Sarearen erabiltzaileek aplizazioak erabiltzeaz aparte, hobetzen dituzte.
- Gure eskuetan dago (folksonomia). Erabiltzaileek jasotako informazioa etiketatzen dute eduki horiek eskuaragarriago bihurtuz.
Web 2.0 erabiltzeko behar diren alfabetizazioa:

- Ekoizle + kontsumitzaile: prosumer
- Emozioak, emotikonoen bitartez
- Teknologia
- Ikus entzuneko materiala
- Informazioa
- Komunikazioa
- Identitatea
Web 2.0 tresna honek irakaste-ikaste prozesuan lagun dezake? Nola? Zergatik? (Gure esperientzia propioa)
Ez dugu ikusten Web 2.0 tresna hau ezinbestekotzat hezkuntzan txertatzea. Hala ere, musika arloan, haurren motibazioa sustatzeko erabili daiteke. Xirularen adibidea ipiniko dugu. Kasu honetan, lagungarria izan daiteke eurentzat. Izan ere, gaur egun eskoletan urteak (Lehen Hezkuntza, 2 eta 3 zikloak) ematen dituzte txirula jotzen. Hasierako urteetan haurrek gogotsu hartzen dute esperientzia hori, baina, iruditzen zaigu kurtsotik kurtsora are desatseginagoa egiten zaiela txirula jotzea. Aitzitik, Web 2.0 programa honekin uztartuz gero, haurren motibazioa berpiztu genezake. Izan ere, ikasleek egindako lanketaren bitartez, hau da, akordeak hartu eta JamStudio orrialdez baliaturik, melodia egin dezakete, ondoren txirularekin batera oinarri gisa erabiliko dutenak. Modu horretara, txirula jotzen jarrai dezaten bultzatu ditzakegu ikasleak.
Talde dinamika batean aritzeko ikusten dugu programa hau, elkarlanean, alegia. Irakaslea, talde dinamika horretan ere hartuko du parte. Batzuetan gidaritza lana baino ez du egingo, 5 eta 6.mailan esaterako. Izan ere, lehen esan bezala, adin horretan haurrek ordenagailua aparteko arazorik gabe erabiltzen dute, eta ez lukete irakaslearen laguntza handirik beharko. Musika gelan ordenagailu bat edo bi egotearekin nahikoa litzateke. Izan ere, talde dinamika gisa antolatzen badugu, ikasle batzuek txirula jotzen duten bitartean, besteak ordenagailuan egongo dira abestia editatzen.
Bestetik, irudimenari uzten dio lekua web 2.0 tresna honek. Izan ere, JamStudio orrialde honetan ikasleak berak sor dezake abestiren bat. Abesti bat editatzeak, beste hainbat ekintza egitea dakartza. Hasterako, haur horiek abestiaren letra egin beharko dute, irakasleak gaia zehaztu dezake bai edo ez. Sorturiko kantuak aman komunean eta prozesuaz hitz egin dezakete: bakoitzak idatziriko letra, zeini eskainita dagoen, zein balorazio egiten duten, etab.
Hemen uzten dizuegu hobetu ulertzeko bideo bat:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina