2017(e)ko urriaren 10(a), asteartea

ZER PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIKO IZAN BEHAR DITU IRAKASLE BATEK? - YANIRE

Ze prestakuntza izan behar du irakasle batek?

Kurtso osoan zehar, hainbat gai jorratu ditugu, horretarako hainbat testu irakurri, laburtu eta denon artean azaldu ditugu. Horrela hainbat hausnarketa egin ditugu. Gaur egun irakasle bat guztiz prestatua egon dadin, alderdi teknologikoak garatuak izan behar ditu, gero irakasleei duten arazo guztietan lagundu ahal izateko. Gainera teknologia, gero klasera eramaten jakin behar du. Ikt-ko irakagaian bi tresna teknologiko erabiltzen aritu gara kurtsoan zehar, Hardwarea eta Softwarea .

Hardwarea: Ordenagailua osatzen duten zati fisikoak, teklatua, arratoia … Ordenagailua eta horrez gain, proiektorea eta inprimagailua erabiltzen jakin. Argazki kamara erabiltzen jakitea ere oso garrantzitsua da. Ordenagailuan dauden periferiko batzuk (mikrofonoa…)

Softwarea: Ordenagailua osatzen duten zati ukiezinak dira. Programak ( segurtasuna, antibirusak, hiritartasun digitala, Informatika ofimatikako programak, kalkulo programak, musika audaciti programa) eta irudi programak.

Irakasleak jakin behar du zeintzuk diren konpetentzia digitalaren dimentsioak, hain zuzen ere bost blokeetan banatzen dira:

  1. Informazioaren kudeaketa: Irakasleak jakin behar du zein den informazio erabilgarria eta informazio hori fidagarria den ere jakin behar du. Bilatutako informazio hau umeentzat baliagarria den ere jakin behar dute, hau da, umeen garapen hurbileko zonaldera gerturatu behar gara. Gainera informazio hau gordetzeko hainbat plataforma daudela ere jakitea oso interesgarria da.
  2. Segurtasuna: Ordenagailu batean gaudenean adibidez, oso inportantea da seguru egotea, hala nola, seguruak diren orrialdeetan sartzea, informazio pertsonala modu seguruan gordetzea … Baina horrekin batera ere, ordenagailua modu egokian erabili behar dugu, ezin da ordenagailuaren aurrean edan edo jan.
  3. Komunikatzen jakitea: Komunikatzea oso garrantzitsua da, ahozko nahiz IKTen bidezko komunikazioa.
  4. Arazoak ebazteko programak: IKTeen aurrean gaudenean arazo asko sortzen zaizkigu, horiek kudeatzen ere jakin behar dugu. Irakasleak haurrak arazo baten aurrean daudenean, laguntza eskaini behar die, hala nola, arratoia ez du funtzionatzen, teklatua ez dabil …
  5. Edukiak: Irakasleek sortutako edukiak erabiltzen dituzte, baina askotan oso interesgarria da, hauek sortutako edukiak erabiltzea


Geroago, IKTetan ditugun erraztasunak ikusteko, IKANOS izeneko inkesta bat egin genuen, eta bertan eman genituen erantzunak kontuan izanda, etorkizunean zein irakasle mota izango garen agertzen zen.

Amaiera aldean, gure egunerokotasunean erabiltzen genituen tresnak modu eskematiko batean irudikatzeko, PLEa egin genuen. Geroago, AMIA egin genuen, eta bertan, IKTekin dauzkagun ahuleziak eta indar-guneak azaldu genituen, eta beste alde batetik, mehatxu eta aukerak.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

KAIXO!!! Hemen gure praktika ona zehatz-mehatz azaltzen dizuegu, asko gustatzea espero dugu! CLASSCRAFT-eko praktika ona