2017(e)ko urriaren 11(a), asteazkena

ZER PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIKO IZAN BEHAR DITU IRAKASLE BATEK?


Aste hauetan zehar modu egokian galdera honi, "Zer prestakuntza teknologiko izan behar ditu irakasle batek?", erantzuteko informazioa biltzen egon gara. Horretarako, informazio iturri desberdinak erabili ditugu, taldeka landu ditugunak. 

Lehenik eta behin, hardwar-ra eta sofwar-ra zer diren desberdintzen ikasi dugu, nahiz eta berez hitz horiek aurretik ezagutzen nituen. Hardwar-ra ordenagailua osatzen duten zati fisikoak dira; adibidez, sagua edo pantaila izan daitezke. Sofwar-ra berriz, ordenagailua osatzen duten zati ukiezinak dira; adibidez, edozein programa mota. 

Hardawar-ra eta sorfawar-ra alde batera utzita, galderaren erantzunean zentratuko gara. Irakasleak oinarrizko prestakuntza teknologiko egokiak izatea ezinbestekoa da, prestakuntza horiek, klasean bost zutabetan banatu ditugu:

Segurtasuna: segurtasunaren helburua babes pertsonala, datu-babesa, identitate digitalaren babesa... bermatzea da.

Informazioaren kudeaketa: Ezinbestekoa da irakasle batek informazioa hautatzen, baliagarriena hartzen eta umeentzako egokitzen jakitea. Honek garrantzi handia du interneten informazio pila bat dagoelako. Informazioa hartu ondoren, programa ezberdinetan gordentzen era jakin beharra dago

Komunikatzen jakitea: Irakasle izateko, garrantzitsua da IKTen bidez komunikatzen jakitea, hau baliagarria izango delako beste irakasleekin edo gurasoekin harremanetan egoteko.

Arazoak ebazteko programak: IKTeen aurrean askotan arazo ezberdinak sor daitezke; adibidez, programa bat nola funtzinatzen den ez jakitea... Beraz, irakaslea arazo ezberdinen aurrean saiatu behar da zailatsunei aurre egiten urduri jarri gabe, 

Edukiak: Irakasleek sortutako edukiak erabiltzen dituzte, baina askotan oso interesgarria da, hauek sortutako edukiak erabiltzea.

Honetaz gain, aipatzekoa da, honekin lotura zuzena duen AMIA egin genuela. AMIA enpresetan askotan erabiltzen den metodo bat da eta bertan, IKTekin ditugun mehatxu eta aukerak eta, ahulezin eta indar-guneak adierazi genituen taula baten bidez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

KAIXO!!! Hemen gure praktika ona zehatz-mehatz azaltzen dizuegu, asko gustatzea espero dugu! CLASSCRAFT-eko praktika ona