2017(e)ko urriaren 21(a), larunbata

ZER PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIKOA IZAN BEHAR DU IRAKASLE BATEK?


Kurtso hasieran ez nekien ia ezer IKTei eta horiek duten garrantziari buruz. Baina kurtsoa pasa ahala konturatu naiz irakasleak izan behar dituen ezagutzak barneratzen joan naizela eta irakasle bate kondo menperatu behar dituela IKTak umeen hezkuntza-prozesuan laguntzaile eta erraztatzaile izateko. Errazteko, irakasleak ariketa ezberdinak, testuak erakutsi, aurkezpenak… kontuan hartu behar ditu. Gaur egun, teknologiaren aroan egon arren, XXI. mendean badaude zenbait irakasle ez dutenak prestakuntza beharrezkoa edo ez dutenak nahi teknologiarekin zerikusia duen ezer ikasi. Aurreko egunean irakasle batek izan behar duen prestakuntza eta zein den garrantzi handiena duena eztabaidatu genuen.

Irakasleek konpetentzia teknologikoa izan behar dute, lehen aipatu dugun bezala, baina ez baldin badute, ikasleen garapena eta ikaskuntza oztopatzen du. Irakasleak ezagutzak izan behar ditu baina horrekin batera pedagogia eta teknologia eskutik doaz, beraz hiruen artean oreka egon behar da.

IKTaren oinarriak Hardware eta Software dira, eta irakasleak bi oinarri hauek oso argi izan behar ditu. Lehena, ordenagailu baten objektu fisikoak osatzen dute; hala nola, sagua, bozeragailuak, teklatua… Bestetik, bigarrena, ordenagailu baten zati ukiezinak dira hodeian egon daitekeenak. Adibide gisa: Googleleko programak ditu.

Irakasle hitza esaten duen bezala irakasleak irakatsi egiten du beraz, teknologia tresna bat izan beharko luke ikasleen ikaskuntza errazteko. Teknologia garrantzi handia izan arren, une honetan, dozenteak oztopoak eta arriskuak jakin eta ikasleei erakutsi behar dizkie. IKTa zertarako balio du:
  • Osasunaren/Ingurumenaren babesa: haurren osasuna eta ingurumenaren babesa oso garrantzitsua da. Horregatik, ikasleei erakutsi behar diegu ingurumena zaindu behar dugula eta norberaren osasuna babestu behar dugula.
  • Arazoak detektatzea eta konpontzea: IKTen inguruan egunero arazo ezberdinak aurki ditzakegu eta haiei aurre egiten ikasi behar dugu. Gainera, umeen aurrean urduritasuna erakusten badugu arazo baten aurrean haiek berdina sentituko dute beraz edozein arazo edo oztoporen aurrean lasaitasuna erakutsi behar dugu.
  • IKT, komunikazio tresna: irakasleen tresna nagusiena hizkuntza eta lenguaia dira. Baina teknologia oso lagungarria izan daiteke irakasleen arteko harremana sendoa izateko edo gurasoekiko harremana izateko eta ikasleei edozein uneetan mezuren bat konpartitzeko.
·         Informazioaren kudeaketa: Irakasleak erakutsi behar die ikasleei nola kudeatu Internetan dagoen informazio guztia. Interneta edozein erabili dezake beraz hainbat gezur daude sarean. Horregatik, ikasleei erakutsi behar diego zein iturri fidagarriak izan daitezke eta zeintzuk ez. Fidagarriak Google Academico eta DIALNET dira, besteak beste. Informazio guztia hori kudeatu eta antolatzeko hainabta programa erabil dezakegu edukiak sortzeko:
      • Kalkuluko programak: kalkulu orriak edo bestelako eragiketak (batuketak, kenketak, biderketak…) egiteko eta informazioa taula moduan antolatzeko balio duten programak. Ezagunetarikoena Excel izan daiteke..
      • Aurkezpen programak: :  informazio jaso eta modu ezberdinetan aurkezteko ere programa ezberdinak erabili dugula ikasi dugu irakasle bezala erabili ahal izateko. Adibidez: Prezzi, Pontow eta Power Point.
      • Irudi programak: hainbat programa daude irudiak sortu, editatu, partekatu… egiteko. Hala nola, Paint eta Pixlr. 
    • PLE o AMIA:  erabiltzen ditugun aplikazioak elkartuz baliabide biltegia sortzen da. PLEa enpresa askok erabiltzen duten metodo bat da, horren ondoren, analisia egiten da izandako ahuleziak, indarguneak, mehatxuak eta aukerak aztertuz. Honi esker hausnarketa kritikoa egin dezakegu. Programa ezberdinak ditugu AMIA egiteko: Genialy, Coogle, Symbaloo…
Programa guzti hauek ofimatika programen barruan daude; hau da, programa bilketa dira eta gaur egun nagusienak Google eta Microsft direla esan dezaket.
  • Segurtasuna: Interneta oso garrantzitsua eta baliagarria da baina arriskutsua ere bada, beraz, dozenteak aurretik aipatutako programak nola erabili behar diren jakin behar du ikasleei erakusteko haien erabilpena. Bestela, identitatea, datu pertsonalak… edozeinen agerian geldituko daiteke.
Aipatutako guztiarekin batera, administrazio lanak egiteko oso baliagarria da. Irakasleak notak  beste irakasleekin partekatzeko eta batez bestekoak edo beste gauzak egiteko programa ugari daude esan beharra dago.


Honekin guztiarekin, ¿Zer prestakuntza teknologikoa izan behar du irakasle batek? Galderaren erantzun aurkitu dudala ustez dut. Eta honela irakasleen prestakuntza hona izango balitz umeak konpententzia digitala ondo garatzea lortuko lukete eta hiritartasun digitala lortuko litzateke.



2017(e)ko urriaren 16(a), astelehena

KONPETENTZIA DIGITALA: MATEMATIKARAKO KONPETENTZIA


Hitzez eta hitzik gabeko komunikazioari dagokionez, matematikak kodeak eta hizkuntzak erabiltzen ditu. Jarduera bat egiteko ideia nagusiak argi azalduta egon behar dira, umeek uler dezaten eta hausnartzeko aukera ematen diena. IKTak ezinbestekoak dira gaur egungo mundurako, gainreako pertsonen estrategiak eta pentsamendua aztertzeko eta ebaluatzeko aukera ematen dizkigute.

Komunikazioaren teknologien erabilera egokia izateko:lankidetza-sareak sortu behar dira, informazioa bilatu edo hautatu, eta prozesatzeko trebetasunak erakutsi. Arazoen aurrean, berriz, informazioa aurkeztu eta trukatu behar da.









MUSIKA



Musika lantzeko erabil daitezkeen tresna ezberdinak honako hauek dira :










2017(e)ko urriaren 13(a), ostirala

MUSIKA IRAKASGAIKO JARDUERA


Musika irakasgaian, alfabetizazioa irakastea bai Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan jarduera didaktiko konplexu bat da. Musika irakasgaia irakasteko haurrak idazten eta irakurtzen nola ikasten duten jakin behar dugu.

ESKEMA

MUSIKA ERATZEN:

  1. Irakurketa aurreko jarduerak:

    • Libreki inprobisatu.
    • Erreproduzitu, erritmo eta patroi tonala.
    • Erantzun tonal edo erritmiko bat inprobisatzea.
    • Melodia ezagunak burutzea.
    • Aldaketa erritmiko edota melodikoak inprobisatzea.
    • Patroi melodikoak burutzea tonu aldaeretan.
    • Melodia original bat inprobisatu gehigarri batentzako.
    • Bakar bat (un solo) transkibatzea.
    • Talde batean inprobisatzea.
    • Akonpainamendu bat inprobisatzea.


  1. Konposiziozko jarduerak
    • Buclesen oinarritutako konposizioak sortzea.
    • Ostinato bat sortzea.
    • Ohikoak ez diren soinuak sortzea, musika berria sortzeko.
    • Alternatibazko notazio bat sortzea edo erabiltzea.
    • Esaldi bat konposatzea. ``Erantzun´´(kontzekuentea) esaldi ``Galdera´´(aurrekari).
    • Hainbat doinu konposatzea.
    • Konposatzea, errepikamena eta kontrastea erabiliz.
    • Nahasketa berri bat sortzea (Remix).
    • Musika konpontzea.
    • Laguntza bat konposatzea.
    • Konposozio bat sortzea.
    • Musika banda bat prestatu.

  1. Abestiak lantzeko ariketak
    • Konpas berdinarekin behin eta berriro abestea.
    • Jarrera, laguntza, arnasketa eta ahoskera aproposekin abestea.
    • Indibidualki abestea.
    • Kolektiboki abesti bat abestea.
    • Teknika aldetik, zehazki abestu.
    • Abesti bat hartu eta abesti berdinarekin, beste abesti berri bat sortu.
    • Ahozko klaseetan parte hartu gehiago ikasteko.


  1. Instrumentuak burutzeko ekintza mota:

    • Konpas konstantea jotzea.
    • Jarrera eta trebetasun tekniko (motriza) egokiarekin jotzea.
    • Modu indibidualean jotzea.
    • Multzo musikalean jotzea.
    • Zehaztasun teknikoarekin jotzea.
    • Adierazkortasunez jotzea.
    • Modelo instrumentalak entzutea/begiratzea.
    • Joaldiaren bitartean zuzendariaren keinuei erantzutea.
    • Abesti baten bertsio berria ekoiztea.
    • Klinika instrumentala eta aditu klaseetan parte hartzea.

  1. Musika burutzen:
    • Musika eratu silaba erritmikoak abestuz eta patroi erritmiko ezberdinekin abestea.
    • Solfeo silabekin abestu, patroi tonal ezberdinekin.
    • Sinbolo musikalak identifikatu eta interpretatu.
    • Notazio estandarra irakurri abestean edo ikutzean.
    • Irakurri zehaztasunarekin lehen begiratuan.
    • Patroiak entzunez identifikatu.
    • Notazio musikalean transkribatu.

MUSIKARI ERANTZUNA EMATEN:

  1. Entzuteko eta dezkribatzeko ariketak
    • Behin eta berriro entzun.
    • Adibideak entzun.
    • Entzun gidatu bat egin.
    • Musika entzun, deskribatu eta komentatu.
    • Entzun eta hausnartu.

  1. Analisi musikalaren jarduerak
    • Mugitzea Musikari erantzuna emateko.
    • Musikaren osagaiak izendatzea eta Identifikatzea.
    • Musikaren osagaiak deskribatzea eta komentatzea.
    • Analisi edo azterketa bat hedatzea.
    • Interpretazio bat hedatzea.

  1. Musikari erantzuten
    • Ebaluatzeko irizpideak sortu, interpretazioa, inprobizazio, konposizioa eta soluzio musikala ebazteko.
    • Interpretazio bat, inprobizazio bat edota soluzio musikal bat kritikatu
    • Ideia sorta eman, interpretazioa, inprobizazioa, konposizioa edota soluzio musikala obetzearren.
    • Portafolio musikal bat sortu

  1. Musika beste arte mota batzuekin, bai diziplinatuak zein artistikak ez direnarekin lotzeko ariketak.
    • Musika beste arte mota batzuekin dituen ezaugarriak eta berdintasunak aztertu.
    • Musika egunerokotasunean eta gizartean duen garrantzia deskribatu eta azaldu.
    • Azaldu zergatik den musika garrantzitsua bakoitzaren arlo pertsonalean

  1. Musika, historia eta kulturak haien artean duten erlazioa aztertzen duten ariketak.
    • Musika munduan zein modu ezberdinetan azaldu eta deskribatu.
    • Historian zehar egon diren musikari ezberdinen ibilbidea azaldu.
    • Historian zehar musikak jasan dituen aldaketak azaldu eta arlo politikoa eta kulturala musikan izan duten inpaktua azaldu.


JARDUERA:

Ez dugu ikusten Web 2.0 tresna hau ezinbestekotzat hezkuntzan txertatzea. Hala ere, musika arloan, haurren motibazioa sustatzeko erabili daiteke. Xirularen adibidea ipiniko dugu. Kasu honetan, lagungarria izan daiteke eurentzat. Izan ere, gaur egun eskoletan urteak (Lehen Hezkuntza, 2 eta 3 zikloak) ematen dituzte txirula jotzen. Hasierako urteetan haurrek gogotsu hartzen dute esperientzia hori, baina, iruditzen zaigu kurtsotik kurtsora are desatseginagoa egiten zaiela txirula jotzea. Aitzitik, Web 2.0 programa honekin uztartuz gero, haurren motibazioa piztu genezake. Izan ere, ikasleek egindako lanketaren bitartez, hau da, akordeak hartu eta JamStudio orrialdez baliaturik, melodia egin dezakete, ondoren txirularekin batera oinarri gisa erabiliko dutenak. Modu horretara, txirula jotzen jarrai dezaten bultzatu ditzakegu ikasleak.


Talde dinamika batean aritzeko ikusten dugu programa hau, elkarlanean, alegia. Irakaslea, talde dinamika horretan ere hartuko du parte. Batzuetan gidaritza lana baino ez du egingo, 5 eta 6.mailan esaterako. Izan ere, lehen esan bezala, adin horretan haurrek ordenagailua aparteko arazorik gabe erabiltzen dute, eta ez lukete irakaslearen laguntza handirik beharko. Musika gelan ordenagailu bat edo bi egotearekin nahikoa litzateke. Izan ere, talde dinamika gisa antolatzen badugu, ikasle batzuek txirula jotzen duten bitartean, besteak ordenagailuan egongo dira abestia editatzen.

Bestetik, irudimenari uzten dio lekua web 2.0 tresna honek. Izan ere, JamStudio orrialde honetan ikasleak berak sor dezake abestiren bat. Abesti bat editatzeak, beste hainbat ekintza egitea dakartza. Hasterako, haur horiek abestiaren letra egin beharko dute, irakasleak gaia zehaztu dezake bai edo ez. Sorturiko kantuak aman komunean eta prozesuaz hitz egin dezakete: bakoitzak idatziriko letra, zeini eskainita dagoen, zein balorazio egiten duten, etab.  

Jarduera hau, Irakurketa aurreko jarduerarekin lotuta dago eta honen barruan, honako hau lantzen da:
  • Melodia ezagunak burutzea.
  • Talde batean inprobisatzea.

Konposizio jardueraren barruan, honako hauek:
  • Hainbat doinu konposatzea.
  • Konposatzea, errepikamena eta kontrastea erabiliz.
  • Nahasketa berri bat sortzea (Remix).
  • Musika konpontzea.
  • Laguntza bat konposatzea.
  • Konposozio bat sortzea.
  • Musika banda bat prestatu.

Instrumentuak burutzeko ekintza mota:

  • Konpas konstantea jotzea.
  • Jarrera eta trebetasun tekniko (motriza) egokiarekin jotzea.
  • Modu indibidualean jotzea.
  • Multzo musikalean jotzea.
  • Zehaztasun teknikoarekin jotzea.
  • Adierazkortasunez jotzea.
  • Modelo instrumentalak entzutea/begiratzea.
  • Joaldiaren bitartean zuzendariaren keinuei erantzutea.
  • Abesti baten bertsio berria ekoiztea.
  • Klinika instrumentala eta aditu klaseetan parte hartzea.

Musika burutzen:
  • Sinbolo musikalak identifikatu eta interpretatu.
  • Notazio estandarra irakurri abestean edo ikutzean.
  • Irakurri zehaztasunarekin lehen begiratuan.

Musikari erantzuten:
  • Ebaluatzeko irizpideak sortu, interpretazioa, inprobizazio, konposizioa eta soluzio musikala ebazteko.
  • Interpretazio bat, inprobizazio bat edota soluzio musikal bat kritikatu
  • Ideia sorta eman, interpretazioa, inprobizazioa, konposizioa edota soluzio musikala obetzearren.
  • Portafolio musikal bat sortu

Beharrezko teknologia tresnak:
  • Ordenagailua
  • Proiektorea
  • Bozeragailuak
  • JamStudio programaren inguruko ezagutza


2017(e)ko urriaren 12(a), osteguna


WEB 2.0


Zer da?

Hainbat zerbitzu ezberdinen multzoa da, online edo interneten dagoena. Beraz, edukiak publikatzeko plataformaz osatuta dago, hala nola, sare sozialak, wikiak, bloggak eta YouTuben antzeko plataformak, non, argazkiak, bideoak eta audioak partekatu daitezke.


Orokorrean honako ezaugarri hauek ditu:


  • Webguneak ez du gune itxi baten jarrera izan behar: Informazioa gehitu edo kentzeko erraza izan behar da.
  • Erabiltzaileek beraien informazioa kudeatzeko gaitasuna izan beharko lukete.
  • Soilik Webean oinarriturik: Arrakasta gehien duten Web 2.0 guneak bere osotasunean nabigatzaile batetik kudeatzeko aukera izan behar dute.
  • Informaziorako, Komunikaziorako eta Ikaskuntzarako baliabideak:
    • Teknologia: Dinamikoa, Arina eta Erabiltzeko erraza
    • Plataforma: Informazioa gehitzeko aukera, software zerbitzu erraza, arina eta inteligentzia kolektiboa
    • Erabiltzailea: Protagonista, Parte hartzailea, Aktiboa eta Kolaboratzailea 
    • Erabilera: Azkarragoa eta Errazagoa
Funtsezko ezaugarriak:
  • Plataforma bat da. Online erabiltzeko zerbitzu errazak eskaitzen ditu, instalazioak alde batera utziz.
  • Funtzionaltasun hutsa. Informazioaren eta zerbitzuen trasmisioan lagundu.
  • Sinplea da. Online zerbitzuetako sarbidea eta erabilera errazten du.
  • Arina da. Erabilterrazak diren interfazeen bitartez, informazio eta zerbitzuen partekatze intuitiboa.
  • Soziala da. Sarean egindako sozializazioaren bitartez, online mundua pixkanak populatzen doa.
  • Etengabeko jarioa da. Erabiltzaileek sarearen garapenaren parte dira, sarea etengabe aldatuz eta erraberrituz.
  • Flexiblea da. Gaur egungo software-a eduki digitalen eskuragarritasuna handitzen du.
  • Mash-up. Aplikazio desberdinen erabileraren bitartez aplikazio berriak sortu.
  • Partehartzailea da. Sarearen erabiltzaileek aplizazioak erabiltzeaz aparte, hobetzen dituzte.
  • Gure eskuetan dago (folksonomia). Erabiltzaileek jasotako informazioa etiketatzen dute eduki horiek eskuaragarriago bihurtuz.
Web 2.0 erabiltzeko behar diren alfabetizazioa:

  • Ekoizle + kontsumitzaile: prosumer
  • Emozioak, emotikonoen bitartez
  • Teknologia
  • Ikus entzuneko materiala
  • Informazioa
  • Komunikazioa
  • Identitatea

Web 2.0 tresna honek irakaste-ikaste prozesuan lagun dezake? Nola? Zergatik? (Gure esperientzia propioa)


Ez dugu ikusten Web 2.0 tresna hau ezinbestekotzat hezkuntzan txertatzea. Hala ere, musika arloan, haurren motibazioa sustatzeko erabili daiteke. Xirularen adibidea ipiniko dugu. Kasu honetan, lagungarria izan daiteke eurentzat. Izan ere, gaur egun eskoletan urteak (Lehen Hezkuntza, 2 eta 3 zikloak) ematen dituzte txirula jotzen. Hasierako urteetan haurrek gogotsu hartzen dute esperientzia hori, baina, iruditzen zaigu kurtsotik kurtsora are desatseginagoa egiten zaiela txirula jotzea. Aitzitik, Web 2.0 programa honekin uztartuz gero, haurren motibazioa berpiztu genezake. Izan ere, ikasleek egindako lanketaren bitartez, hau da, akordeak hartu eta JamStudio orrialdez baliaturik, melodia egin dezakete, ondoren txirularekin batera oinarri gisa erabiliko dutenak. Modu horretara, txirula jotzen jarrai dezaten bultzatu ditzakegu ikasleak.

            Talde dinamika batean aritzeko ikusten dugu programa hau, elkarlanean, alegia. Irakaslea, talde dinamika horretan ere hartuko du parte. Batzuetan gidaritza lana baino ez du egingo, 5 eta 6.mailan esaterako. Izan ere, lehen esan bezala, adin horretan haurrek ordenagailua aparteko arazorik gabe erabiltzen dute, eta ez lukete irakaslearen laguntza handirik beharko. Musika gelan ordenagailu bat edo bi egotearekin nahikoa litzateke. Izan ere, talde dinamika gisa antolatzen badugu, ikasle batzuek txirula jotzen duten bitartean, besteak ordenagailuan egongo dira abestia editatzen.

            Bestetik, irudimenari uzten dio lekua web 2.0 tresna honek. Izan ere, JamStudio orrialde honetan ikasleak berak sor dezake abestiren bat. Abesti bat editatzeak, beste hainbat ekintza egitea dakartza. Hasterako, haur horiek abestiaren letra egin beharko dute, irakasleak gaia zehaztu dezake bai edo ez. Sorturiko kantuak aman komunean eta prozesuaz hitz egin dezakete: bakoitzak idatziriko letra, zeini eskainita dagoen, zein balorazio egiten duten, etab.  


Hemen uzten dizuegu hobetu ulertzeko bideo bat:

KAIXO!!! Hemen gure praktika ona zehatz-mehatz azaltzen dizuegu, asko gustatzea espero dugu! CLASSCRAFT-eko praktika ona